Jon Redondo izango da Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria

Karkara.eus 2012ko abenduaren 21a

Orioko zinegotziak Patxi Mutiloaren kargua hartuko du lau urterako

Jon Redondo, Orioko alkate ohia (2007-2011) eta gaur egun EAJko zinegotzia, izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari. Patxi Mutiloaren kargua hartu eta datozen lau urteetan i...

Orioko zinegotziak Patxi Mutiloaren kargua hartuko du lau urterako

Jon Redondo, Orioko alkate ohia (2007-2011) eta gaur egun EAJko zinegotzia, izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari. Patxi Mutiloaren kargua hartu eta datozen lau urteetan izango du horren ardura. EAJ Eusko Jaurlaritzara heldu eta organigrama osatzen ari da egunotan, Redondok, Cristina Uriarteren ardurapean dagoen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean hartuko du kargua.

Jon Redondo kirolari –arraunari– lotuta egon izan da urte askotan, eta Orio Arraunketa Elkartean aritu izan da urte askoan.

Bestalde, 2009tik aurreko hilabetera arte Kutxako Administrazio Kontseiluko eta Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide