Antoniano ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute. Egitarau zabalaren baitan jaso dute gaurko hitzordua: santomasak. Haur eta guraso ugari elkartu dira ikastetxean, txistorra jan, edan eta festa giroan igarotzeko eguna.
