Urtarrilaren 21ean amaituko da Daniel Txopitea beka eskatzeko epea

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 21a

Urtarrilak 21a izango da  Daniel  Txopitea beka eskatzeko azken eguna.

Beka horrek marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinema, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza eta bestelako diziplina artistikoen bitartez ideia bat garatzeko aukera emango dio sortzaileari, aldi batean. Udalaren Sortaldea kultura …

Urtarrilak 21a izango da  Daniel  Txopitea beka eskatzeko azken eguna.

Beka horrek marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinema, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza eta bestelako diziplina artistikoen bitartez ideia bat garatzeko aukera emango dio sortzaileari, aldi batean. Udalaren Sortaldea kultura eremuan gunea izango du bekadunak bere lana sortu eta erakusteko.
Sortzaileak bakarka edo taldean eskatu dezake beka eta  aipatutako gunearen erabilpenaz gain 3.000 euroko dirusaria izango du.

Informazio gehiago: http://zarautz.hitza.eus/2012/10/24/arte-sorkuntzarako-beka-sortu-du-udalak-daniel-txopitearen-oroimenez/

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide