Modeloren lagunak taldea sortu berri dute, duela gutxi ateak zabaldu dituen zinema aretoan film komertzialak emateko asmoarekin. Herria biziberritzea dute xede taldekideek. Hala, urtarrilerako eta otsailerako hainbat hitzordu zehaztu dituzte. Larunbat, igande, astelehen eta asteartetan emango dituzte, 19:00etan eta 22:00etan. Sarrera bakoitzak 5 euroko kostua izango du, eta nahi dutenek, sei film ikusteko txartela erosi ahalko dute, 24 euroan. Erretiratuek eta 23 urtez azpiko herritarrek 4 euro ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko.
Bestalde, Zurekin tabernarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean, igandetan ogitartekoa eta ardo ondua edota garagardoa lau euroan eskuratu ahalko da herriko tabernetan. Era berean, egutegiak atera dituzte, herritarrak Modeloren lagunak direla aitortzeko. 10 euro kostako du egutegi bakoitzak.
EGITARAUA:
Urtarrilaren 12tik 15era: Skyfal
Urtarrilaren 26tik 29ra: Una pistola en cada mano
Otsailaren 9tik 12ra: Live of Pi.
Otsailaren 23tik 26ra: Le capital.
