II. Mosto Memoriala jokatuko dute hilaren 29an Zarauzko Arranon

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 21a

Gabonetarako egitaraua prest dute Arranopola Kultur Elkartekoek. Abenduaren 27an bunkerrean kontzertu akustikoa iznago da, Mor More, Isuo Sasiia eta Bassoren eskutik, 22:30etatik aurrera. Eta abenaduaren 28an, berriz, The Brutal eta BAP!! igoko dira taula gainera, 23:00etan.

Abenduaren 29an, berriz, urteroko …

Gabonetarako egitaraua prest dute Arranopola Kultur Elkartekoek. Abenduaren 27an bunkerrean kontzertu akustikoa iznago da, Mor More, Isuo Sasiia eta Bassoren eskutik, 22:30etatik aurrera. Eta abenaduaren 28an, berriz, The Brutal eta BAP!! igoko dira taula gainera, 23:00etan.

Abenduaren 29an, berriz, urteroko moduan mus txapelketa azkarra izango dute, II. Mosto memoriala. ”Urtero bezala, oraingoan ere sari bikainak izango dira lehen hiru sailkatuentzat eta giro ezinhobea bertaratuko garen guztiontzat”, azaldu dute antolatzaileek. Izen-ematea arratsaldeko 16:00etan izango da, Arranon bertan. Ondoren, gau elektronikoa izango da, Arraio irratiko Kaiolatik irratsaioko lagunen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide