Zarauzko Udal Gobernuaren berrantolaketa eta ardura banaketa berria onartu dute

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2012ko abenduaren 21a

Asteazkeneko udalbatzarrean Udal Gobernuaren berrantolaketa proposamena bozkatu zuten Zarautzen. Bildu, Ezker Anitza eta Aralar udal taldeen aldeko 11 botorekin, PSE-EE taldearen aurkako 3 botorekin eta EAJ eta PPren abstentzioarekin onartuta geratu zen proposamena. Beraz, aurrerantzean Aralar eta Bilduk osatuko dute Zarauzko Udal Gobernua. Iñaki Eizagirre Bilduko zinegotziaren esanetan «berrantolaketa» egitea beharrezkoa zen. «Udal Gobernua 10 zinegotzik osatuko dugu, eta iruditzen zaigu horrek herritarren beharrei hobeto erantzuten lagunduko digula». Ildo horretan Udal Gobernuko  kideen dedikazioa ere aldatu egingo da zenbait kasutan. «Eraginkotasun handiagoa bilatu nahi izan dugu gastu politikoa ia ukitu gabe», azaldu du Eizagirrek. Besteak beste, hurrengoak izango dira aldaketak: Aser Lertxundi Gobernuko kide izango da eta Gari Berasaluze zinegotzia lanaldi osora egongo da. Horretaz gain, EAJko idazkariari ere soldata igoko zaio. PSE-EE haserre PSE-EEko ordezkariak haserre agertu ziren udalbatzarrean Udal Gobernua berrantolatzeko jarraitutako prozedurarekin. «Azken momentuan aurkeztu duzue gaia, eta xehetasunak zehaztu gabe ditu dokumentuak. Gardentasunik gabe jokatzen ari zarete». Gainera, Patxi Elolak zera uste du: «Bilduk politikan ez dela diruagatik sartu aldarrikatzen badu ere, euren arteko soldata tira-birak konpontzeko modua izan da berrantolaketa». EAJko bozeramaile Imanol Lasaren iritziz, udaletxe barruko antolaketa birplanteatzea «gai garrantzitsua» zen, baina jarraitutako prozedura kritikatu zuen jeltzaleak. «Alkate batek bere inguruan lan talde ona [...]

Asteazken honetako saioko irudi bat (Aiora Larrañaga/Hitza)

Asteazkeneko udalbatzarrean Udal Gobernuaren berrantolaketa proposamena bozkatu zuten Zarautzen. Bildu, Ezker Anitza eta Aralar udal taldeen aldeko 11 botorekin, PSE-EE taldearen aurkako 3 botorekin eta EAJ eta PPren abstentzioarekin onartuta geratu zen proposamena. Beraz, aurrerantzean Aralar eta Bilduk osatuko dute Zarauzko Udal Gobernua.

Iñaki Eizagirre Bilduko zinegotziaren esanetan «berrantolaketa» egitea beharrezkoa zen. «Udal Gobernua 10 zinegotzik osatuko dugu, eta iruditzen zaigu horrek herritarren beharrei hobeto erantzuten lagunduko digula».

Ildo horretan Udal Gobernuko  kideen dedikazioa ere aldatu egingo da zenbait kasutan. «Eraginkotasun handiagoa bilatu nahi izan dugu gastu politikoa ia ukitu gabe», azaldu du Eizagirrek. Besteak beste, hurrengoak izango dira aldaketak: Aser Lertxundi Gobernuko kide izango da eta Gari Berasaluze zinegotzia lanaldi osora egongo da. Horretaz gain, EAJko idazkariari ere soldata igoko zaio.

PSE-EE haserre
PSE-EEko ordezkariak haserre agertu ziren udalbatzarrean Udal Gobernua berrantolatzeko jarraitutako prozedurarekin. «Azken momentuan aurkeztu duzue gaia, eta xehetasunak zehaztu gabe ditu dokumentuak. Gardentasunik gabe jokatzen ari zarete». Gainera, Patxi Elolak zera uste du: «Bilduk politikan ez dela diruagatik sartu aldarrikatzen badu ere, euren arteko soldata tira-birak konpontzeko modua izan da berrantolaketa».

EAJko bozeramaile Imanol Lasaren iritziz, udaletxe barruko antolaketa birplanteatzea «gai garrantzitsua» zen, baina jarraitutako prozedura kritikatu zuen jeltzaleak. «Alkate batek bere inguruan lan talde ona behar du. Horrek dedikazio bat dauka, eta trukean ordainsari bat behar du. Gu taldean lan egiteko prest izan gara, baina makilkada izugarria jaso dugu, sei zinegotzik idazkari bat egun osoan zehar behar genuela ulertaraztea asko kosta baitzaigu. Azken asteetan jarrera aldaketa bat ikusi dugu, eta positiboa iruditzen zaigu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide