Gaur eguerdian banatu dituzte 2012ko Erakusleiho Lehiaketako sariak. Etxe luzean izan da ekitaldia eta lehiaketan parte hartu duten herriko merkatari asko hurbildu da bertara. Aurtengoan, bi sari eman beharrean, hiru erakusleiho saritzea erabaki dute antolatzaileek, aipamen bereziaren saria eman baitute. Aipamen bereziaren saria Optica Zarauz-en erakusleihoarentzat izan da. Bigarren saria Nekane belar-dendari eman diote eta lehenengo saria, berriz, Agirrezabal gizonezkoen arropa dendak irabazi du. Bertako arduradunak, erakusleiho erakargarriak eta politak izatearen garrantzia azpimarratu nahi izan du ekitaldian, “saltzen laguntzeaz gain, herriko paisaia edertzen baitute”. Ildo horretan, merkatari gazteak erakusleiho politak jartzera animatu nahi izan ditu.
