Zuzendaritzak “zentzuzko negoziaketarik” hasi ezean, greba mugagabea hasiko dute TSko langileek

Zestoako Hitza 2012ko abenduaren 20a

TSko langileek Arroako enpresatik Zestoara oinezko martxa egin dute goizean, eta herrian zehar manifestazioa zaratatsua egin dute gero, suziri eta petardoekin. Langileek ohartarazi dute “amaierara arte borroka” egingo dutela, eta kaleratze traumatikorik ez dutela onartuko adierazi dute. Aste honetan lau …

TSko langileek Arroako enpresatik Zestoara oinezko martxa egin dute goizean, eta herrian zehar manifestazioa zaratatsua egin dute gero, suziri eta petardoekin. Langileek ohartarazi dute “amaierara arte borroka” egingo dutela, eta kaleratze traumatikorik ez dutela onartuko adierazi dute. Aste honetan lau eguneko greba egin dute, eta hilaren 27an zuzendaritzarekin biltzekoak dira. Horiek “zentzuzko negoziaketarik” hasten ez badute orduan, urtarrilaren 8an greba mugagabea hasiko dutela jakinarazi dute. Enpresa batzordeak jakinarazi du langileak “gogor” daudela, eta gaur bezalako indar erakustaldiekin jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide