San Miguel EHSF Surf Zirkuituko azken proba jokatu zen joan den asteburuan Mundakan, eta Igor Muniain bigarren sailkatu zen, Natxo Gonzalez irabazlearen atzetik. Bigarren postu on horri esker, zirkuituko txapela eskuratu zuen surflari zarauztarrak. Sailkapen nagusian, bere anaia Axi Muniain geratu da bigarren eta Imanol Yeregi zumaiar gaztea, berriz, hirugarren.