Omar UlaciaOmar Ulacia argazkilariaren irudiak ikusgai egongo dira Zarauzko Torre Luzean ostiraletik aurrera. Hilaren 21ean inaguratuko dute Itsasertza zuritik beltzera erakusketa, 20:00etan. Urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik.
“Itsasertza aldakorra da. Kolorez aldatzen da, baina baita zuritik beltzera ere, argitik itzalera, eguzkitik ekaitzera, egunetik gauera”, dio egileak. Irudietan aldaketa horien ñabardurak jaso ditu, “egunero antzematen diren ñabardurak”.
Arkitektoa eta argazkilaria da Omar Ulacia (Elgoibar, 1980); lana eta zaletasuna tartekatu egiten ditu.
Ikasketek bultzatuta hartu zuen kamera, eta egun profesional gisa dihardu lanean. Paisaiak irudikatzen ditu, publizitate argazkiak atera, eta gizarte eta ezkontza erreportajeak egin. Hainbat sari ere jaso du:
- 1. saria Diario Vasco – Rincones de Gipuzkoa txapelketan 2012ko egutegia.
- 1. Kutxa Saria zuri-beltzeko paperean – 2012ko Kirolgi Fundazioa txapelketa.
- 2. saria 2010ko Donostiako maratoi erdiko argazki txapelketan.
- 1. saria Zarauzko argazki rallyan (2009,2010 eta 2012).
- Argazki onenaren saria Zarauzko argazki rallyan (2009 eta 2012).
- 1. saria (2010 eta 2011) eta 2. saria (2012) Zumaiako argazki rallyan.
- 3. saria Hipodromoko argazki rallyan, 2011an.