Zumaiako EAJ: "Inposaketa eta gardentasun ezarekin jarraitzen dugu"

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 19a

Hondakinen auzia aztertzeko sortu berri den Hondakinen Mahaian Udal Gobernua «itxurak egiten» ari dela salatu du EAJk. Gainera, EAJk 2013ko udal aurrekontuetan «bosgarren edukiontziaren erabilera zabaldu eta hobetzeko zuzenketa» egin duela iragarri du, baina «momentuz ezezkoa» jaso dutela zehaztu du. «Inposaketarik ez» EAJk gogorarazi du 2012ko maiatzean eta ekainean Birziklapena Bai, Atez atekoa ez Plataformak 4.000 sinadura jaso zituela birziklapenaren alde eta atez ateko zabor bilketaren aurka. «Uztailean osoko bilkuran Bildu eta Aralarren botoekin, plataformak proposatzen zituen bi eskariak atzera bota zituzten». Azaroaren 15ean, «EAJk eskatuta» Hondakinen Mahaia deitu zuen alkarteak. «Gure helburua atez ateko sistema onartzen ez duten herritarren gehiengo handi baten eskaria errespetatuz gaikako hondakin bilketari soluzio bat aurkitzea zen. Agian bilduren helburua ordea itxura egiten zen. Alkateak atzeratu egin baitu Hondakinen Mahaiaren bigarren bilera». EAJtik azaldu dute birziklatzea, gutxitzea eta berrerabiltzea dela euren helburua, baina «inposaketarik gabe». «Badirudi norbait kezkatuta dagoela bosgarren edukiontziaren bidezko bilketa emaitza onak ematen ari delako eta horrek inposaketaren justifikazioari laguntzen ez diolako».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide