Zestoako hiru kale garbitzaileen kaleratzea salatu du ELAk

Zestoako Hitza 2012ko abenduaren 19a

Zestoako Udalak kale garbiketa zerbitzua kudeatzen duen Serbitzu enpresarekin duen kontratuta ez berritzea erabaki du, eta ondorioz, bi langile kaleratu egingo dituzte urtarrilaren 1ean. Izan ere, Zestoako alkate den Leire Etxeberriak adierazi du udalaren helburua dela zerbitzu publikoak “ahal den …

Zestoako Udalak kale garbiketa zerbitzua kudeatzen duen Serbitzu enpresarekin duen kontratuta ez berritzea erabaki du, eta ondorioz, bi langile kaleratu egingo dituzte urtarrilaren 1ean. Izan ere, Zestoako alkate den Leire Etxeberriak adierazi du udalaren helburua dela zerbitzu publikoak “ahal den neurrian” euren gain hartzea: “azpikontratatutako langileak izan beharrean zuzenean kontratatuak izatea da gure apostua, langileen baldintzak ere hobeagoak izango direlako”, adierazi du Etxeberriak. ELA sindikatuak, ordea, kaleratze horiek salatu ditu; “subrogazioaren eskubideak langileen egonkortasuna du oinarri, eta udalak hori bermatu behar du”. Kaleratzeak salatzeko hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute goizean, Zestoako plazan, eta udalari erabakia atzera botatzeko eskatu diote. Olentzeroz jantzitako sindikatuko ordezkari batek ikatza utzi dio udalari, “zigor moduan”, eta kaleratzeen erabakia atzera botatzeko idatzia erregistratu dute udalean, osoko bilkuran jorratu dezan. Horren bidez, langileekin irtenbide “ez traumatikoak” adostu ditzatela eskatu dute.

Era berean, sindikatuak adierazi du “bitarteko guztiak” erabakiliko dituztela erabakiaren aurka egiteko, eta aurreratu du bide juridikoetara joko dutela; hala, Serbitzu enpresaren eta Udalaren aurkako salaketak jarriko dituzte. Udalak, ordea, iritzi kontrajarria du; honek uste du subrogazioaren betebeharra honek azpikontratatutako erakundeari dagokiola, beraz, Etxeberriak dio Serbitzu enpresak duela bi langileen ardura. “Zuzeneko kudeaketa bat berreskuratzen dugun unean, ez gaude behartuta subrogaziora”.

ELAk argitu du zerbitzu publikoak defendatzen dituela, baina horretarako egin duten “kudeaketarekin” ados ez daudela gaineratu du. Sindikatua bat dator Udalaren erabakia “politikoa” izan dela, baina uste du azpikontratatutako langileek eremu publikoetan aritzeko badaudela “aukera juridikoak”. “Borondatea izanez gero, jokoan dauden eragile guztiekin informazioa partekatuz, kaltetutako langileak identifikatuz eta baldintza adostuz, posible da akordioa lortzea”. Honen arabera, aldaketarekin %30-40 bitartean aurreztea aurreikusten du udalak, baina langileak “ahaztuak” izan dira; “bi langile, azken urte hauetan Zestoako kale garbiketan ari direnak, ikusezinak dira udalarentzat”.

Kale garbitzaileen zerbitzua osatzeko lan poltsa ireki zuen udalak duela hilabete gutxi, eta Etxeberriak adierazi du bertan izena emateko eskubidea “edonork” izan duela.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide