Azpeitiko Arrona tabernako eraikineko teilatua erori egin da

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 19a

[caption id="attachment_53374" align="alignleft" width="248" caption="Eraikinaren itxura gaur arratsaldean (Nerea Uranga/Hitza)"][/caption] 14:00ak aldera erori da Bustinzuriko Errebalean dagoen Arrona tabernaren eraikineko teilatua. Azpeitiko taberna zaharrenetarikoa da, eta gaur egun errentan emana daukate. Ez da zauriturik egon, besteak beste gaur itxita egokitu delako taberna, eta etxepean ez delako bizi inor gaur egun. Hala ere, udaltzainek eraikinaren atzeko partea itxi egin dute. HITZA-k jakin duenez, atzo bertan lapurrak sartu ziren tabernara, eta hainbat material lapurtu zieten, musika aparatua kasu. [caption id="attachment_53375" align="aligncenter" width="350" caption="Eraikinaren atzeko partea, itxita (Nerea Uranga/Hitza)"][/caption]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide