Urtarriletik martxora da biltzekoa udala getariarrekin, aurrekontuez aritzeko

Getariako Hitza 2012ko abenduaren 19a

“Udalaren eta herritarren arteko amildegia txikitzeko eta zubiak eraikitzeko”, datorren urteko aurrekontuen inguruko prozesu parte-hartzailea egingo du Getariako Udalak, hil honetan hasi eta 2013ko martxora bitartean. Guztiok bat izenako du . “Herritarrak lau urtean behin botoa ematen duen sujektu pasibotik, …

“Udalaren eta herritarren arteko amildegia txikitzeko eta zubiak eraikitzeko”, datorren urteko aurrekontuen inguruko prozesu parte-hartzailea egingo du Getariako Udalak, hil honetan hasi eta 2013ko martxora bitartean. Guztiok bat izenako du . “Herritarrak lau urtean behin botoa ematen duen sujektu pasibotik, herriko erabakietan parte hartzea eta iritzia ematen duen subjektu aktibo bilakatzea nahiko genuke. Demokrazia parte hartzaile bat eraiki, pixkanaka”, adierazi du Udal Gobernuak.

2012ko aurrekontuak egiterakoan, getariarrak informatzeko ahalegina egin zuen udalak: urrekontuak nola osatzen diren, ze kapitulu dituzten, bete beharreko baldintzak zein diren azalduz, eta behin-behineko zein behin betiko aurrekontuak publikoki aurkeztuz. Aurten sakondu egin nahi dute bide hori.

“Guretzat zinez garrantzitsua da ematera goazen urratsa. Baina, era berean, kontziente gara urte batetik bestera ez dugula lortuko herritar kopuru handi baten parte hartze ordenatua”, azaldu du Udal Gobernuak. “Bidea egiten ikasiko dugu, eta urtetik urtera akatsetatik ikasten eta prozesua hobetzen joango gara”.

Egutegia:

Abenduan: Prozesuaren aurkezpen orokorra.

Urtarriletik martxora: bilera irekiak:

1. Kirola-Kultura
2. Euskara-Hezkuntza-Gazteria
3. Hirigintza-Zerbitzuak
4. Gizarte Ongizate
5. Ingurumena
6. Turismoa
7. Auzoak 1: Mia eta Eitza (auzoan bertan bilera)
8. Auzoak 2: San Prudentzio eta Askizu (auzoan bertan bilera)
9. Udal langile eta teknikoekin bilerak (bere arloko proposamenak, barne antolamendua, funtzionamendua).

Otsailean: Behin-behineko aurrekontuen aurkezpen publikoa.

Martxoan: Behin betiko aurrekontuen aurkezpen publikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide