Gabonak gainean direla, bigarren eskuko azoka egingo dute Zarautzen igandean, Merkatu Plazan, goizez zein arratsaldez. Herritarrek etxean “alferrik eta hautsa hartzen” dituzten arropak, liburuak eta bestelako gaiei irteera egokia emateko aukera dela adierazi dute antolatzaileek.
Gaztetxera eta Arranora eraman daiteke materiala, baina egunean bertan ere jasoko dute. Irabaziak presoen bisitak, ikasturte bukaerako bidaiak eta elkartasun ekintzak aurrera eramateko baliatuko dituztela jakinarazi dute.