Auto-karabana martxa eta manifestazioa egingo dituzte TSko langileek bihar

Zestoako Hitza 2012ko abenduaren 19a

Zestoako TS Fundiciones enpresako langileak greba egiten ari dira astelehenetik, eta bihar auto-karabana martxa egingo dute Arroatik Zestoako lantegira. 12:00etan manifestazioa abiatuko dute Zestoako plazan.  Gabonetan ere mobilizatuko direla aurreratu dute. Dena zuzendaritzaren erabakia arbuiatzeko: 49 langile kaleratzeko asmoa agertu du …

Zestoako TS Fundiciones enpresako langileak greba egiten ari dira astelehenetik, eta bihar auto-karabana martxa egingo dute Arroatik Zestoako lantegira. 12:00etan manifestazioa abiatuko dute Zestoako plazan.  Gabonetan ere mobilizatuko direla aurreratu dute. Dena zuzendaritzaren erabakia arbuiatzeko: 49 langile kaleratzeko asmoa agertu du enpresak. Aurreko astean jaso zuten kaleratzeetarako Lan Erregulazio Txostena, 49 langileren izen-abizenekin. Aldaketarik egon ezean, urtarrilaren 8tik aurrera greba mugagabeari ekingo diotela aurreratu dute.

180 langile ditu aerogeneradoreak egiten dituen enpresak, eta bi lantegi: Zestoan bat eta Arroan bestea. Zuzendaritza berriak Zestoako fabrika itxi egin nahi duela salatu dute beharginek. “Langileak mantentzea eskatzen dugu”, dio Asier Lizasok, langileen ordezkariak. “Enpresarekin etorkizuna negoziatzeko prest gaude, bai LET-ei dagokienez, bai soldatari dagokionez. Gure helburua lankideek gurekin jarraitzea da, lanpostuak babestea”. %80ko Lan Erregulazio Txostena dute egun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide