Joxe Agirreri buruzko saio berezia, larunbatean ETB-1en

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 19a

Hilberria omentzeko, Joxe Agirre Oranda bertsolari handiari buruzko programa berezia prestatu du Hitzetik hortzera-ko taldeak, plazaz plaza bildutako bertsoaldiak ardatz hartuta, eta ETB-1en izango da ikusgai Joxe Agirre, Izarraizko azeria, larunbatean, 15:30ean. Agirreren bertsoaldi hautatuak eta Izarraizko bertsolariari buruzko iritziak josiz egin du programa Hitzetik hortzerako lantaldeak. Bakarka egindako lanetan gozatu ahal izango da Orandaren artea, puntuei erantzuten, zein emandako gaiei kantari. Baita ofiziotan ere, besteak beste, Joxe Lizaso, Imanol Lazkano, Amets Arzallus edo Arrate Illarorekin. Agirreri buruzko iritzi bilketa egin dute. Galdetu diote Jokin Uranga, Imanol Lazkano, Laxaro Azkune, Xabier Euzkitze, Sebastian Lizaso eta Joxean Agirreri. Duela urte batzuk Agirrek Manuel Sein Xanpun, Jon Azpillaga eta Joxe Lizasorekin Rezola sagardotegiko mahai-jiran egindako tertuliako pasarteak ere emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide