Ikastetxeetako umeekin izango dira Olentzero eta Mari Domingi

Karkara.eus 2012ko abenduaren 19a

Ostegun eta ostiralean egingo dituzte bisitak

Gabonak iristear direla-eta Olentzero eta Mari Domingi herriko ikastetxeetan ibiliko dira egunotan. Hilaren 20an, ostegunean Mari Domingik, Olentzeroren laguntzaileak, Orioko Herri Ikastolara egingo du bi...

Ostegun eta ostiralean egingo dituzte bisitak

Gabonak iristear direla-eta Olentzero eta Mari Domingi herriko ikastetxeetan ibiliko dira egunotan. Hilaren 20an, ostegunean Mari Domingik, Olentzeroren laguntzaileak, Orioko Herri Ikastolara egingo du bisita eta Haur Hezkuntzako 2, 3, 4 eta 5 mailetako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetako ikasleen gutunak jasotzera.

Bestalde, ostiralean, Gabonetako oporren bezperan, Olentzero Zaragueta Herri Eskolan izango da. Haur Hezkuntzako ikasleek abestu egingo diote eta Olentzerok hitz batzuk egingo dizkie. Ondoren, haur bakoitzari gailetak eta goxokiak banatu eta gelako opari bana emango die. Olentzero agurtu eta gero, Santo Tomas Eguna ospatzeko txistorra jateko aukera izango dugu denek.

Zaraguetakoak oporretan murgilduz egin dute beste ekintzarik. Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrak Haur Eskolan eta Eguneko Zentroan izan dira Gabonetako abestiak kantatzen.

Olentzero ostiralean Haurreskolara ere joango da txikienekin egotera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide