Mendiko bizikleta zaleak biltzeko Sastrakas taldea sortu dute Zumaian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2012ko abenduaren 19a

Gaur izango da hizapidea egiteko eta dokumentazioa aurkeztejko azken eguna. Mendiko bizikletan ibiltzea atsegin duten herritarrak biltzeko Sastrakas Taldea sortu berri dute Zumaian. Orain arte lagun koadrila bat igandero biltzen zen bizikletaz mendi bueltak egiteko, baina zumaiar askok mendiko bizikletan ibiltzeko zaletasuna dutela jakinda taldea sortzea erabaki dute. Sastrakas Taldearen sortzaileek azaldu dutenez, taldea ez da ofiziala; euren helburua taldea mendiko bizikleta atsegin dutenen bilgune izatea da, irteerak antolatzerako garaian denak harremanetan egon daitezen, lagun artean zaletasuna konpatitu dezaten eta ahal bada mendi bueltak inork bakarrik egin ez dezan. Lizentzia lortzeko aukera Bizikletan ibiltzeko lizentzia gai garrantzitsua da Sastrakan Taldeko kideen iritziz. Elkartetik jakinarazi dutenez, mendiko bizikletaren lizentzia zikloturisten lizentzia bera da, mendirako eta errepiderako balio duelako. Zumaiarrek Sastrakas taldeko kide egin eta mendiko bizikletan ibiltzeko lizentzia eskuratzeko Zalla tabernan jaso beharko du esku orria; 100 euro Kutxako 2101 0174 14 0013115928 kontu korronte zenbakian sartu norbere izenean eta dokumentazioa Xirula dendan utzi beharoko dute. Taldeko kide izan nahi dutenek, baina lizentziarik behar ez dutenek 15 euro sartu beharko dituzte aurrez aipatutako kontu zenbakian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide