Bihar, abenduaren 19a, asteazkena, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi kontzertu eskainiko dituzte Orioko elizan.
Urtero egiten duten moduan, Gabonetako kontzertua izango da bihar emango dutena, eta txikienak izango dira lehendabizi. Arratsaldeko 17:30ean, tailerreko ikasle txikiek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin lau abesti eskainiko dituzte.
Atzetik, iluntzeko 20:00etan, musika mintzairako 1., 2., 3. eta 4. kurtsoko taldeak, kantuko ikasleak, instrumentuko ikasleak eta Salatxo abesbatzak Gabonetako abestiak jo eta abestuko dituzte.
Gabon giroan murgiltzeko aukera izango da, beraz, bihar Orion.