Emakume etorkinek abiatutako proiektu alternatiboak hizpide izango dituzte ostegunean

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 18a

Eskola Feministak alternatiba ekonomikoen gaia hizpide hartuta emakume etorkinak izango ditu mintzalagun ostegun iluntzean. Horren harira, Malen Etxea elkarteko kideek Zumaian martxan jarri dituzten baratza autokudeatuen inguruko informazioa emango dute; ondoren Bide Batez elkarteko lagunek euren ekimen berriez hitz egingo dute. Hitzordua 19:00etan izango da Zarauzko Gaztelekuan eta herritar oro bertan parte-hartzera gonbidatuta dagoela azaldu dute antolatzaileek. Eskola Feminista Urola Kosta eskualdeko hainbat talde feministek antolatutako ekimena da eta esperientzia desberdinen berri emanez eta eztabaidarako aukerak sortuz formakuntza feminista ematea du helburu.

Emakume etorkinek abiatutako proiektu alternatiboak hizpide.

Eskola Feministak alternatiba ekonomikoen gaia hizpide hartuta emakume etorkinak izango ditu mintzalagun ostegun iluntzean. Horren harira, Malen Etxea elkarteko kideek Zumaian martxan jarri dituzten baratza autokudeatuen inguruko informazioa emango dute; ondoren Bide Batez elkarteko lagunek euren ekimen berriez hitz egingo dute. Hitzordua 19:00etan izango da Zarauzko Gaztelekuan eta herritar oro bertan parte-hartzera gonbidatuta dagoela azaldu dute antolatzaileek.

Eskola Feminista Urola Kosta eskualdeko hainbat talde feministek antolatutako ekimena da eta esperientzia desberdinen berri emanez eta eztabaidarako aukerak sortuz formakuntza feminista ematea du helburu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide