IRUDIETAN Balentziaga museoaren jantzi berriak

Getariako Hitza 2012ko abenduaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Cristobal Balentziaga moda-sortzaileak egindako 82 obra utzi dizkio 6 urterako Cristobal Balentziaga Museoari. Orain arte Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta izan da kolekzioa eta hemendik aurrera museoko behin betiko erakusketan txandaka ikusgai izango dira jantzi eta soineko berriak. Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak jakinarazi duenez, kolekzioa 40, 50 eta 60. hamarkadako piezek osatzen dute eta pieza horiek “nabarmen hobetuko” dute museoaren bilduma. “Piezak oso egoera onean daude. Opari bikaina da hau eta oso pozik gaude. Alde batetik, museoaren bildumak zituen hainbat hutsune beteko dituelako; eta bestetik, horietako hainbat jantzi oso bereziak direnez, beste modu batera aurkitzeko oso zailak direlako. Merkatuak horiek eskuratzeko aukera emango balu ere, gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioz ezinezkoa izango litzaiguke horiek erostea”.

Cristobal Balenciaga Museoko kolekzio berriko pieza bati begira Javier Gonzalez de Durana museoko zuzendaria

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Cristobal Balentziaga moda-sortzaileak egindako 82 obra utzi dizkio 6 urterako Cristobal Balentziaga Museoari. Orain arte Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta izan da kolekzioa eta hemendik aurrera museoko behin betiko erakusketan txandaka ikusgai izango dira jantzi eta soineko berriak.

Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak jakinarazi duenez, kolekzioa 40, 50 eta 60. hamarkadako piezek osatzen dute eta pieza horiek “nabarmen hobetuko” dute museoaren bilduma. “Piezak oso egoera onean daude. Opari bikaina da hau eta oso pozik gaude. Alde batetik, museoaren bildumak zituen hainbat hutsune beteko dituelako; eta bestetik, horietako hainbat jantzi oso bereziak direnez, beste modu batera aurkitzeko oso zailak direlako. Merkatuak horiek eskuratzeko aukera emango balu ere, gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioz ezinezkoa izango litzaiguke horiek erostea”.

Jengibre koloreko shantungezko satinez egindako gaueko soinekoa. Behekalde asimetrikoa du eta zilar koloreko hariekin eta ezkata distiratsuekin bordatuta dago. 1957. Gaueko soinekoa. Esmeralda eta topazio koloreko harriekin eta ezkata distiratsuekin bordatuta dago. 1956. Krepe beltzeko soinekoa. Kutxa lepoa eta kimono mahuka motza duena. 1969 Krepe beltzeko koktel soinekoa. Eskuineko sorbaldan tirante bat du.1967. Cristobal Balenciaga Museoko kolekzio berriko pieza bati begira Javier Gonzalez de Durana museoko zuzendaria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide