Urteko kirolari onenak aukera ditzakete herritarrek hilaren 30a arte

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 18a

Aurtengo kirolaririk onenak izendatzeko prozesua abian jarri du ZKE Zarauzko Kirol Elkarteak. Lehenengo fasean, kirol-taldeek egindako proposamenez gain, herritarrek egindakoak ere jasoko dituzte.  «Horri esker adierazgarriagoa eta esanguratsuagoa izaten da saria, interesa duen edonork parte har baitezake hautaketa horretan», diote antolatzaileek. ZKE dagoeneko jarri da harremanetan Zarauzko kirol taldeekin, sari horretarako hautagai onenak zein diren adieraz dezaten. Zarauztarrek ere hautagaiak iradoki ahalko dituzte Udal Kiroldegira edota udaletxera jota. Hilaren 30a baino lehen egin beharko da hori, egun horretan bukatuko baita lehen fasea. Urtarrilaren 10ean  ZKEko Kontseilu Nagusiak hautagaitza guztiak aztertuko ditu saria nori eman erabakitzeko. Saria zazpi kategoria hauetan banatuko da:  emakumezko kirolari onena, gizonezko kirolari onena, emakumezkoen talde onena, gizonezkoen talde onena, saria kirol ibilbideari, saria bizitza osoa kirol boluntariotzan jardun duenari eta saria diruz lagundu duenari. Urtarrilaren 25ean banatuko dituzte sariak, kirol ekitaldi irekian.

Iazko sari banaketako irudi bat (Amaia Ventas/Hitza)

Aurtengo kirolaririk onenak izendatzeko prozesua abian jarri du ZKE Zarauzko Kirol Elkarteak. Lehenengo fasean, kirol-taldeek egindako proposamenez gain, herritarrek egindakoak ere jasoko dituzte.  «Horri esker adierazgarriagoa eta esanguratsuagoa izaten da saria, interesa duen edonork parte har baitezake hautaketa horretan», diote antolatzaileek. ZKE dagoeneko jarri da harremanetan Zarauzko kirol taldeekin, sari horretarako hautagai onenak zein diren adieraz dezaten. Zarauztarrek ere hautagaiak iradoki ahalko dituzte Udal Kiroldegira edota udaletxera jota. Hilaren 30a baino lehen egin beharko da hori, egun horretan bukatuko baita lehen fasea.

Urtarrilaren 10ean  ZKEko Kontseilu Nagusiak hautagaitza guztiak aztertuko ditu saria nori eman erabakitzeko. Saria zazpi kategoria hauetan banatuko da:  emakumezko kirolari onena, gizonezko kirolari onena, emakumezkoen talde onena, gizonezkoen talde onena, saria kirol ibilbideari, saria bizitza osoa kirol boluntariotzan jardun duenari eta saria diruz lagundu duenari. Urtarrilaren 25ean banatuko dituzte sariak, kirol ekitaldi irekian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide