Eskuz Binakako Txapelketa aurkeztu dute Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2012ko abenduaren 18a

Lau eta erdiko finala jokatu berritan, gaur eguerdian Eskuz Binakako Txapelketa aurkeztu dute Zarautzen, Argiñano jatetxean. Aimar Olaizola txapeldun berria salbu, pilotari guztiek hartu dute parte ekitaldian. Guztira, zortzi bikotek hartuko dute par...

Lau eta erdiko finala jokatu berritan, gaur eguerdian Eskuz Binakako Txapelketa aurkeztu dute Zarautzen, Argiñano jatetxean. Aimar Olaizola txapeldun berria salbu, pilotari guztiek hartu dute parte ekitaldian. Guztira, zortzi bikotek hartuko dute parte lehian; enpresa bakoitzetik lau bikotek, alegia. Aspetik, Titin III.a-Merino II.a, Gonzalez-Zubieta, Martinez de Irujo-Zabaleta eta Xala-Barriola; Asegarcetik, berriz, Olaizola II.a-Ibai Zabala, Arretxe II.a-Begino, Bengoetxea VI.a-Beroiz eta Berasaluze VIII.a-Albisu.

Pilotariek  final-laurdenetako liga jokatuko dute hasieran, guztiak guztien aurka. Lau bikote onenak finalerdietako ligaxkan neurtuko dituzte indarrak, eta sailkapeneko lehena eta bigarrena final nagusian lehiatuko dira, apirilaren 28an. Txapelketari ostiral honetan emango diote hasiera Xala-Barriolaren eta Arretxe II.a-Beginoren arteko partidarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide