2013ko San Miguel arraun liga Mediterraneoan has daiteke

Aritz Mutiozabal 2012ko abenduaren 18a

2013ko San Miguel Ligaren lehen proba Mediterraneoan jokatzeko asmoa dagoela adierazi dute TKEko arduradunek. Negoziazioak aurrera doaz, eta baliteke Bartzelona edo Benidorm bezalako hiriren batean hastea datorren estropada denboraldia. Beren ustetan, zonalde hori "erakusleiho bikaina" izan daiteke babesle, arraun talde eta ligarentzat.

TKEko presidente Pedro Anduezak eta Iñaki Mikeo gerenteak iragarri dutenez, 2013ko berrikuntza nagusietako bat hori izan liteke. Mikeoren hitzetan, "ez du hainbeste axola zein udalerritan egin, baina bai da garrantzitsua kanpora irtetea eta txapelketa Kantauri itsasotik urrun ezagutzera ematea". Ohiko ingurune naturaletik atera nahi dute, beste urte batzuetan egin izan duten bezala, ligak oihartzun gehiago lor dezan. Bestalde, San Miguel garagardo enpresarekin sinatutako lau urterako diru-laguntza akordioak "egonkortasuna" ematen dio arraunari eta San Miguel Ligari. Hori horrela,orain arte bezala jarraitzeko aukera ematen die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide