TS Fundiciones enpresako langileek greba hasi zuten atzo, zuzendaritzak enpresatik 49 langile kaleratzeko erabakia hartu duela salatzeko. Lau eguneko greba egingo dute, ostegunera artekoa. Bainaurtarrilaren 8an, Gabonetako oporraldien ostean, greba mugagabea hasteko asmoa dutela esan dute langileek. Atzo goizean Arroako enpresaren aurrean egon ziren bilduta greban dauden langileak. Tentsio uneak ere izan ziren bertan, zuzendaritzako kideak lanera sartzeko orduan.
Zuzendaritzak «jarrera agintzailea» duela kritikatu dute eta kaleratzeak inposatzen ari direla salatu dute Enpresa Batzordekoek. «Zuzendaritza kaleratze boluntarioak bultzatzen ari dela esaten ari da, baina hori ez da horrela, kaleratzeak inposatzen ari baita», adierazi dute. Horren aurrean, «irtenbide bakarra borroka» dela adierazi dute.
Joan den ostiralean Arroa Itziar eta Zumaia bitarteko auto karabana egin zuten, eta izandako «parte-hartzea handia» izan zela azaldu dute langileen ordezkariek.