Arkupe merkatari elkarteak 2.000 euro banatuko ditu saritan Gabonetan

Karkara.eus 2012ko abenduaren 17a

Jendeari dendetara sartzeko gonbitea eginez alfonbra gorriak jarri dituzte

Arkupe merkatari elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu aurtengo Gabonetarako. Abenduaren 24an Olentzeroren etorrerako ekitaldian eta ondorengo txokolatadan laguntzaile izango...

Jendeari dendetara sartzeko gonbitea eginez alfonbra gorriak jarri dituzte

Arkupe merkatari elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu aurtengo Gabonetarako. Abenduaren 24an Olentzeroren etorrerako ekitaldian eta ondorengo txokolatadan laguntzaile izango dira. Bestalde, abenduaren 26rako Bikokote antzerki emanaldia antolatu dute. 17:00etan izango da Kultur Etxean.

Bestalde, Erosketa express ekimen berria ere jarri dute abian aurten eta 2.000 euro banatuko dituzte saritan. 20 lagun sarituko dituzte bakoitza 100 eurorekin eta 20 euroko 5 bono banatuko dizkiete erosketa bakar batean edo hainbatetan erabiltzeko. Abenduaren 31ra bitartean izango da martxan ekimena eta urtarrilaren 2an banatuko dira sari bonoak. Erosketak egin ahala txartelak banatuko zaizkie erosleei izena eta telefonoa jar ditzaten, txartela zeini eman komertzio bakoitzak erabakiko du, ez dago gutxieneko gastu bat egin beharrik. Abenduaren 31n denak bildu eta aterako dira saridunen izenak. Urtarrilaren 3an, berriz, egun bakarrean, egin beharko dute gastua saridunek, Arkupeko edozein dendan.

Arkupekoek  Gabonetarako kaleak girotzeko, Udalaren ekimenarekin bat egin, eta erakusleihoak argiz apaintzeaz gain, denda eta establezimenduetako sarrerak alfonbra gorriekin apainduko dituzte. Jendea dendetara sartzera gonbidatzea eta erosketak egitera animatzea da helburua. Izan ere, Arkupeko ordezkariek adierazi dutenez, urte osoan bezalaxe Gabon hauetan herritarrak beren herriko komertzioetan erosketak egin ditzaten gonbidatu nahi ditugu.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiete Orioko Udalari jarduerak antolatzeko garaian emandako laguntzarengatik.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide