Urte Zahar egunerako Sansilbestre herrikoia antolatu dute Zestoan

Nerea Uranga 2012ko abenduaren 17a

Urte Zahar egunerako, abenduak 31, Zestoan II. Sansilbestre herrikoia antolatu du Zestoako Atletismo Taldeak, Zestoako Udalak babestuta. Arratsaldez da lasterketa, 17:00etan, herriko palzatik irtenda. 16 urtetik gorakoek 3 kilometroko lasterketa egin b...

Urte Zahar egunerako, abenduak 31, Zestoan II. Sansilbestre herrikoia antolatu du Zestoako Atletismo Taldeak, Zestoako Udalak babestuta. Arratsaldez da lasterketa, 17:00etan, herriko palzatik irtenda. 16 urtetik gorakoek 3 kilometroko lasterketa egin beharko dute eta 12 urtetik 15era artekoek 1,3 kilometroko ibilbidea. Doan da parte hartzea. Aurrez izena emateko epea gaur (abenduak 17) irekiko dute eta Kiroldegian eman behar da. Lasterketaren egunean, berriz, 16:00etatik 16:45era bitartean izena emateko aukera egongo da. Parte-hartzaileen artean zozketak egingo dituzte eta irabazleei (gizonezkoei eta emakumeei) urdaiazpikoa eta ardoa emango zaie sari bezala. Gaztetxoen artean ere hainbat sari banatuko dute.

ZESTOAKO II. SAN SILBESTRE LASTERKETA HERRIKOIA

Eguna: Abenduak 31, astelehena.

Ibilbidea: 16 urtetik gorakoek 3 kilometro; eta beherakoek 1,3 kilometro.

Irteera ordua: 17:00ak, Zestoako plazatik.

Izena emateko: Doan da. Aurrez, Zestoako Kiroldegian eta egunean bertan 16:00etatik 16:45era herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide