[/caption]
Hamar egun falta dira Gabonetarako eta Orioko Arkupe Merkatari eta Ostalarien Elkarteak dena prest du egun horietarako; ildo horretan 0riotarren artean Gabon giroa jartze aldera hainbat ekimen antolatu dituzte.
Bihartik abenduaren 31ra esaterako Erosketa Express ekimena izango da martxan Arkupeko saltokietan; horren bitartez 2.000 euro emango dituzte saritan. Denera 20 lagun sarituko dituzte, bakoitza 100 eurorekin; elkartetik azaldu dutenez, 20euroko 5 bono emango zaizkio irabazle bakoitzari eta horiek erosketa bakar batean edo hainbatetan erabiltzeko aukera izango dute herritarrek. Datozen bi astetan, herritarrek Arkupeko komertzioetan erosketak egiten dituztenean euren izen-abizena eta telefono zenbakia txarteltxo batean idatzi beharko dute. 2013ko urtarrilaren 2an txarteltxo guztien artean zozketa egingo da eta irabazleen izenak jakinaraziko dituzte.
Horretaz gain, ohitura den bezala abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi izango dira plazan eta Arkupeko kideek txokolate beroa banatuko dute bertan. Hilaren 26rako, berriz, Bikokote antzerki emanaldia antolatu du Arkupek 17:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Herrian Gabon giroa
[caption id="attachment_53143" align="alignleft" width="212" caption="Alfombra gorria jarri dute Arkupeko saltokietan, herritarrak bertan euren erosketak egitera animtzeko. (Egilea: Aiora Larrañaga)"]
[/caption]
Herritarren artean Gabon giroa zabaltzeko eta oriotarrak euren erosketak herrian egitera animatzeko Udalaren ekimenarekin bat egin eta erakuslehioak argiz apaindu dituzte Arkupeko kideek; gainera, elkarteko komertzioek euren saltokietako sarreretan alfonbra gorria ere jarri dute, "herritarrak bertan erosketak egitera animatzeko".
Bestetik, Arkupe Elkarteak Gabonetako egitasmoen aurkezpen ekitaldian "eskerrak" eman nahi dizkio Orioko Udalari "jarduerak antolatzerako garaian emandako laguntzagatik".
Amaitzeko, urte osoan zehar bezalaxe, Gabon hauetan ere herritarrak beren erosketak herriko komertzioetan egin ditzaten animatu dituzte Arkupeko kideek.