116 kilometro orduko haizea, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 14a

116 kilometro orduko haizea dabil gaur, Zarautzen. Hala ere, Zarauzko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da aparteko kalterik izan. Edukiontziren bat irauli da edota obretako aldamioren bati piezaren bat askatu zaio, baina ez da “gertaera larrir...

116 kilometro orduko haizea dabil gaur, Zarautzen. Hala ere, Zarauzko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da aparteko kalterik izan. Edukiontziren bat irauli da edota obretako aldamioren bati piezaren bat askatu zaio, baina ez da “gertaera larririk” jazo. Haizeteengatik alerta laranjak 13:00ak arte iraungo du, eta 17:00ak arte alerta horiak. Gerora, haizea baretu egingo dela adierazi dute adituek. Hala ere, bihar itsasaldean 5-6 metro inguruko olatuak izango direla ohartarazi dute.

Bestalde, haizearen eraginez kamioi bat irauli da AP-8an, Orio parean. Auto ilarak sortu ditu horrek, baina dagoeneko arazorik gabe zirkulatu daiteke errepidetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide