Lehenbiziko aldiz Getarian prozesu parte-hartzailea jarriko dute martxan, 2013rako aurrekontua osatzerakoan herriko elkarteek eta herritar orok ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izan dezaten . Guztiok bat! lelopean, prozesu hori urtero egingo dutela jakinarazi dute Getariako Udaletik. Asteartean, hilaren 18an, aurkeztuko dute ekimena eta baita logoa ere. 19:00etan izango da aurkezpena, udaletxeko pleno Aretoan. Bertan prozesua nola izango den, noiz gauzatuko duten eta bestelako ezaugarriak zeintzuk ere azalduko dituzte udal ordekariek, besteak beste. Udalak herritar oro gonbidatu du bertaratzera.