Ezker abertzalea gauzatzen ari den Sortzaile prozesuaren berri emateko batzarrak antolatu ditu biharko. Aurrez Sorturen oinarri ideologikoen inguruko hainbat batzar egin dute Euskal Herriko herri askotan, eta ekarpen ugari jaso. Biharko batzarretan ere proposamenak jasotzea da helburu. Getarian Herri Eskolan izango da, 09:30ean. Zarautzen Ebro Etxean 10:00etan eta Zumaian, berriz, 09:30ean Forondan.