Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Gorritiberea zinegilea zumaiarrak Kontatu zure istorioa! ikastaroa emango du urtarriletik aurrera. Ikus-entzunezko hizkuntza, grabazioa eta muntaiari buruzko tailerra izango da, eta hamabi aste iraungo du. Parte-hartzaileek sakelekoa, argazki kamera, tablet-a, bideo kamera edota bestelako gailuak erabiliz euren istoria grabatu eta osatzen ikasi ahalko dute. 12 eta 90 urte bitarteko "gazteei" zuzenduta dago. Izena emateko epea abenduaren 26ra arte luzatu dute. Interesa dutenek Alondegira jo dute, 943-861056 telefonora deitu edota kulturetxea@zumaiakoudala.net helbidera mezua bidali.