[caption id="attachment_53095" align="alignleft" width="300" caption="Gabonetan opariak egin eta dirua aurrezteko aukera bat da azoka"]

[/caption]
Bihar Jostailu Erabilien Truke Azoka izango da herriko plazan 10:30etik 13:30era eta 15:30etatik 18.00etara; horrela herritarrek euren etxeetan erabiltzen ez dituzten jostailuei beste erabilera bat emateko aukera izango dute. Euria egiten badu frontoia egingo dute azoka.
Truke sistema
Biharko dena prest izan dadin, aurreko astetan jostailu bilketa egin dute Herrio Natur Taldeko kideek eta gaur ere, 18:00etatik 20:00etara Kosta Tailerrean izango dira jostailuak biltzen.
Antolatzaileek jostailua eramaten duen haur bakoitzari kolore jakin bateko txarteltxo bat emango diote eta azoka egunean talde bereko beste jostailu batengatik aldatzeko aukera izango dute. Horretaz gain, azoka egunean bertan etxetik eramandako jostailua azokan jarritako beste batengatik trukatzeko aukera ere izango dute haurrek.
Azoka ixtear denean, jostailurik ekarri ez duten eta txartelik ez duten haurrek gustuko duen jostailua hartzeko aukera izango dutela ere jakinarazi dute Herrioko kideek.