Zortzi mila erosketa egin dituzte ontzi berrerabilgarriekin

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 14a

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko arrandegi guztiek Ontziratu zaitez kanpaina jarri zuten martxan pasa den urrian. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, arrandegietan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea, tupper-ak erabiliz, eta bestetik, herritarren portaera egokiak saritzea. Abiatu zutenetik ia hilabete igaro direnean, kanpainaren balorazio positiboa egin du Urola Kostako Udal Elkarteak, «herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako». «Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar. Helburua da ontziak erabiltzea ohitura bihurtzea», nabarmendu dute udal elkartetik. Milaka ontzi Azaroaren 5etik 10era 7.105 ontzi berrerabilgarri banatu zituen mankomunitateak, herriz herri. Aian 185 herritarrek jaso zuten, Getarian 600 lagunek, Orion 1.410 herritarrek, Zarautzen 2.910 lagunek eta Zumaian, berriz, 2.000 lagunek. Ontziok erabiliz, azaroaren 12tik 30era eskualdeko bost udalerritako 23 arraindegietan 8.076 erosketa egin zituzten herritarrek: Aian 117, Getarian 468, Orion 1.712, Zarautzen 4.177 eta Zumaian 1.602 erosketa. Horietako bakoitzari zozketarako txartelak banatu zitzaizkien arraina erosterakoan, eta dagoeneko egin dute zozka; zenbaki sarituak arraindegan bertan daude jarrita. Sarituek hogeita hamar euroko balioa duten txartel bana jasoko tue, arraindegietan erabiltzeko. Hurrengo zozketa abenduan egingo dutela iragarri dute.

(Karkara.com)

Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko arrandegi guztiek Ontziratu zaitez kanpaina jarri zuten martxan pasa den urrian. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, arrandegietan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea, tupper-ak erabiliz, eta bestetik, herritarren portaera egokiak saritzea.

Abiatu zutenetik ia hilabete igaro direnean, kanpainaren balorazio positiboa egin du Urola Kostako Udal Elkarteak, «herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako». «Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar. Helburua da ontziak erabiltzea ohitura bihurtzea», nabarmendu dute udal elkartetik.

Milaka ontzi
Azaroaren 5etik 10era 7.105 ontzi berrerabilgarri banatu zituen mankomunitateak, herriz herri. Aian 185 herritarrek jaso zuten, Getarian 600 lagunek, Orion 1.410 herritarrek, Zarautzen 2.910 lagunek eta Zumaian, berriz, 2.000 lagunek.

Ontziok erabiliz, azaroaren 12tik 30era eskualdeko bost udalerritako 23 arraindegietan 8.076 erosketa egin zituzten herritarrek: Aian 117, Getarian 468, Orion 1.712, Zarautzen 4.177 eta Zumaian 1.602 erosketa. Horietako bakoitzari zozketarako txartelak banatu zitzaizkien arraina erosterakoan, eta dagoeneko egin dute zozka; zenbaki sarituak arraindegan bertan daude jarrita. Sarituek hogeita hamar euroko balioa duten txartel bana jasoko tue, arraindegietan erabiltzeko.
Hurrengo zozketa abenduan egingo dutela iragarri dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide