Aiako Udalak urtero antolatzen du argazki lehiaketa eta aurten 17 parte hartzaile baino ez dira izan; horietatik bi bakarrik aiarrak. Gaur, osteguna, egingo dute sari-banaketa Kultur Etxean 18:00eta. Aurtengo sarituak honakoak izan dira:
- Aiarrak
- Edurne Albizu-Indagarate zahar baserria
- Begoña Lizaso-Atariko lizarra
- Edurne Albizu-Negua Urdanetan
- Kanpokoak
- Honorio Lauchas-Elkanoko eliza
- Oliver Perez-San Pedro Elkanon
- Juanjo Rivas-Azken atea
Elkano eta Urdaneta ziren aurten lehiaketarako gai eta bi auzo horietan ateratako irudiak dira aukeratuak: Elkanotik Indamendirantzako bidea, belar metak, Urdanetako urak, elizak, hilerria eta ostadarra esaterako. Argazki irabazleekin eta jendeak erakusketan aukeratutakoekin 2013ko egutegia egin dute eta Aiako etxeetan banatu.