[caption id="attachment_53090" align="alignleft" width="350" caption="Eguraldia lagun izan dute proba unean urte batzuetan (Urola Kostako Hitza)"]

[/caption]
Datorren igandean Orion lasterketa giroa izango da nagusi. Izan ere, Orioko Herri Lasterketa jokatuko da herrian goiz eguerdi partean. Hasiera batean, kirol proba urrian antolatzekoa zen Orioko Herri Ikastola, baina dataz aldatzea erabaki zuten, lasterketa herrikoia beste lasterketa batzuekin bat ez etor ez zedin.
Aurreko edizioetan bezala, lasterketak bi distantzia desberdin izango ditu; 7 kilometrotakoa bata eta 14 kilometrotakoa bestea. Modu horretan, korrikalari guztien nahia asetu nahi dute antolatzaileek, lasterketa herrikoia izatea eta herritar oroko bertan parte hartzeko aukera izatea baita asmoa.
11:00etan hasiko da proba
Ibaiaren bazterrean barrena arituko dira korrika parte-hartzaileak eta hondartza eta Ortzaika izango dituzte muga. Antolatzaileek adierazi dutenez, lasterketa 11:00etan hasiko da, baina boluntario taldea 09:30ean hasiko da lasterketako dortsalak banatzen.