Larunbatean jokatuko dute Kantauri Surf Ligako finala

Zarauzko Hitza 2012ko abenduaren 13a

[Sasoian.info] Kantauri Surf Liga azken txanpan murgilduta dago. Finaleko jardunaldiekin ari dira, aurtengo talde irabazlea erabakitzeko. Hain zuzen,  larunbatean jokatuko dute azken jardunaldia, Zarautzen.  Lehen saioan Lonjan feat. 4per4 taldea, BST Bakio Surf Taldea eta Bidarteko Surf Kluba lehiatuko dira, eta bigarrengoan, berriz, BAGA Zarauzko Surf Eskola, Artha/Angelu Surf Kluba eta GST Getxo Surf Taldea. Saio horiek 09:00etan hasiko dituzte. Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, ZSE Zarautz Surf Elkartea, BST Bakio Surf Taldea eta Artha/Angelu Surf Kluba ariko dira nor baino nor. Jardunaldi horietan erabakiko da nor izango den garailea. Sailkapenean, Lonjan feat. 4per4 taldea lehenengo postuari eusten dio, baina Zarauzko Surf Elkarteak puntu bateko aldeaz jarraitzen dio. Bestalde, Bakioko taldeak gainontzekoek baino proba bat gutxiago jokatu du eta etzidamu Lonjan taldekoen aurka lehiatuko da. ZSE garaile aurreko saioan Pasa den asteburuan Lafitenian lehiatu ziren, eta bertan bildutakoek «ederki gozatu» zuten olatuez eta giroaz. Bi proba jokatu zituzten: lehenbizikoan, Artha-Angelu, Lonjan feat. 4per4 eta Baga taldeek neurtu zituzten indarrak, eta bigarrengoan, berriz, Bidarte, Getxo eta Zarauzko Surf Elkarteak.Lehenengo saioan «lehia ikusgarria» izanzen. Saioa «oso indartsu» hasi zuten Artha-Angelukoek; izan ere, Tomas Lafonte kapitainaren bosteko bikoitz batekin lehiaren buruan jarri ziren. Minutuak aurrera egin ahala, ordea, Lonjanekoak erregulartasunez puntuak batzen joan ziren, 49 [...]

Lafiteniako proban parte hartu zuten surflariak (Argazkia: Kantauri Surf Liga)

[Sasoian.info] Kantauri Surf Liga azken txanpan murgilduta dago. Finaleko jardunaldiekin ari dira, aurtengo talde irabazlea erabakitzeko. Hain zuzen,  larunbatean jokatuko dute azken jardunaldia, Zarautzen.  Lehen saioan Lonjan feat. 4per4 taldea, BST Bakio Surf Taldea eta Bidarteko Surf Kluba lehiatuko dira, eta bigarrengoan, berriz, BAGA Zarauzko Surf Eskola, Artha/Angelu Surf Kluba eta GST Getxo Surf Taldea. Saio horiek 09:00etan hasiko dituzte. Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, ZSE Zarautz Surf Elkartea, BST Bakio Surf Taldea eta Artha/Angelu Surf Kluba ariko dira nor baino nor.

Jardunaldi horietan erabakiko da nor izango den garailea. Sailkapenean, Lonjan feat. 4per4 taldea lehenengo postuari eusten dio, baina Zarauzko Surf Elkarteak puntu bateko aldeaz jarraitzen dio. Bestalde, Bakioko taldeak gainontzekoek baino proba bat gutxiago jokatu du eta etzidamu Lonjan taldekoen aurka lehiatuko da.

ZSE garaile aurreko saioan
Pasa den asteburuan Lafitenian lehiatu ziren, eta bertan bildutakoek «ederki gozatu» zuten olatuez eta giroaz. Bi proba jokatu zituzten: lehenbizikoan, Artha-Angelu, Lonjan feat. 4per4 eta Baga taldeek neurtu zituzten indarrak, eta bigarrengoan, berriz, Bidarte, Getxo eta Zarauzko Surf Elkarteak.Lehenengo saioan «lehia ikusgarria» izanzen. Saioa «oso indartsu» hasi zuten Artha-Angelukoek; izan ere, Tomas Lafonte kapitainaren bosteko bikoitz batekin lehiaren buruan jarri ziren. Minutuak aurrera egin ahala, ordea, Lonjanekoak erregulartasunez puntuak batzen joan ziren, 49 puntuko saioa osatuz. Artha-Angelukoak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten, eta BAGAkoak, erreleboetan denbora asko galdu ostean, taldekideak puntuatu gabe gelditzeaz gain, bostminutuko atzerapena bildu zuten. Hori horrela, hirugarren postuan sailkatu zen.

Bigarren saioan, Xabi Laffite bidartarrak bost puntuko olatu bikoitz batekin hasi zuen lehia, bere taldea lehenengo postura eramanez. Getxoko Borja Del Sazen erantzuna ere laster heldu zen, lau puntuko olatu bikoitza lortuz. Baina benetako erantzuna ZSE taldeak eman zuen, puntuaketa handiko errelebo azkarrak burutuz, Lander Davila, Manex Bikuña eta Imanol Yeregiren eskutik. Azkenean, Zarauzko taldeak 50 puntu batzea lortu eta lehenengo postua eskuratu zuen. Bigarren geratu da Bidarteko taldea, 45 puntuko saio ona burutuz eta GST taldekoak, azkenik, hirugarren.

Sailkapena
Kantauri surf liga
-1. postua. Lonjan Feat. 4per4 taldea. 6 puntu.
-2. postua. ZSE Zarauzko Surf Elkartea. 5 puntu.
-3. postua. BST Bakio Surf Taldea. 3 puntu.
-4. postua. BAGA Zarauzko Surf Eskola.  3 puntu.
-5. postua. GST Getxo Surf Taldea.  2 puntu.
-6. postua. Bidarteko Surf Kluba.  2 puntu.
-7. postua. Artha/Angelu Surf Kluba.  2 puntu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide