Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta horren baitan Zaragueta Eskolak bi hitzaldi antolatu ditu abenduaren 18rako. Hitzaldiak Iñaki Eizmendi lasartearrak emango ditu astearte arratsaldean Orioko kultur Etxeko areto nagusian eta herritar oro dago bertara gonbidatuta.
Euskararen transmisioa
Alde batetik,abenduaren 18an, datorren asteartean 17:30ean Seme-alaba euskaldun eta euskaltzaleak. Laguntzeko prest? gaia izango da hizpide. Zaragueta Eskolatik jakinarazi dutenez, «kezkatuta» daude euskararen erabileraren inguruan, izan ere, «herrian gaztelania asko» erabiltzen dela uste dute. Hitzaldian parte hartzen dutenek, hizkuntza ohiturak, gaitasun komunikatiboak eta hizkuntzarekiko jarrerak landuko dituzte besteak beste.
Guraso ez euskaldunentzat
Bigarren hitzaldia ere abenduaren 18an, datorren asteartean izango da, baina 19:00etan hasiko da. Azken hau guraso ez euskaldunei dago zuzendua eta Nola lagundu gure seme-alabei etxeko lanak egiten euskaraz ez badakigu? izango da bertan jorratuko duten gaia.
Hitzaldian Iñaki Eizmendik euskaraz ez dakitez gurasoei seme-alabei laguntzeko lan tresna praktikoak eskainiko dizkie. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.