Zestoko Gazteriak jostailuak eta arropak bilduko ditu

Nerea Uranga 2012ko abenduaren 12a

Zestoako Gazteriak jostailuak eta arropak biltzeko kanpaina jarriko du martxan larunbat honetan (abenduaren 15ean). Ondoren, bildutakoa beharrean dauden familien artean banatuko dute. Egoera onean dauden gauzak bakarrik bilduko dituzte. Larunbatean (ab...

Zestoako Gazteriak jostailuak eta arropak biltzeko kanpaina jarriko du martxan larunbat honetan (abenduaren 15ean). Ondoren, bildutakoa beharrean dauden familien artean banatuko dute. Egoera onean dauden gauzak bakarrik bilduko dituzte. Larunbatean (abenduaren 15ean) udaletxean bilduko dituzte arropak eta jostailuak, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Datorren astean, berriz, asteazkenetik ostiralera (abenduaren 19tik 21era), Gaztelekuan jasoko dituzte, 15:00etatik 19:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide