Eskualdeko eta oro har Euskal Herriko enpresa askok euren produktuak eta zerbitzuak Frantziako merkatuan saltzen dituzte. Hori jakinda, Frantziako merkatuaren inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Bihartean Elkarteak elkarlanean.
Hitzaldia bihar izango da 12:00etatik 14:00etara Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.
Gaitegi zabala
Udal Elkartetik jakinarazi dutenez, hitzaldia interesgarria da euren produktu edo zerbitzuak Frantziako merkatura esportatu nahi dituzten eskualdeko enpresentzat.
Bertan alde batetik, Akitaniako eta oro har Frantziako egoera ekonomiko orokorra aztertuko dute eta horren baitan arreta berezia jarriko dute jarduera sektore nagusietan.
Bestetik, Frantziako merkatuan Urola Kostako enpresentzat egon daitezken aukerak aztertuko dituzte; besteak beste, zein diren lehiakide gutxiko aukerak.
Horretaz gain, Frantziako merkatuan sartzeko bidea ezagutuko dituzte parte-hartzaileek; banatzaile eta agente komertzialak nor diren aztertuko dute eta Frantziako feria nagusien inguruko informazioa jasoko dute.
Gainera, izapideak egiteko bideak eta homologazioen informazioa ere emango da hitzaldian.
Saioan izan nahi duten enpresek, enpresa@urolakosta.org helbidera email bat idatzi eta bertan enpresaren izena eta helbidea eta parte-hartzailearen izen-abizenak zehaztu beharko dituzte.
