Udal elkarteak ez ditu poltsa konpostagarriak banatuko urtarriletik aurrera

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 12a

Urola Kostako Udal Elkarteak poltsa konpostagarririk ez banatzea erabaki du. Mankomunitateko lehendakari Amaia Guruzetak jakinarazi du poltsak doan banatzeak, gaurko erabiltzaileen kopurua aintzat hartuta, 168.000 euro inguruko kostua ekarriko liokeela erankundeari 2013an. Krisi ekonomikoaren ondorioz eta udalek eta udal elkarteak izandako murrizkeak kontuan hartuta, mankomunitateak bosgarren edukiontziaren sisteman aldaketak egitea erabaki du. Ildo horretatik, urtarrilaren 1etik aurrera ez ditu poltsok banatuko. Ondorioz, herritarrek hiru aukera izango dituzte hondakin organikoak dagokion edukiontzian husteko. Batetik, hondakinak zulorik gabeko ontzietan garraiatu eta edukiontzi marroira bota ahalko dituzte, zuzenean. Horretarako, udal elkarteak edukiontzi berriak banatuko dizkiete eskualdeko herritarrei, herriz herri. Ontziok eskuratu ahal izateko, herritarrek ontzi zuloduna itzuli beharko dio mankomunitateari banaketa egunean bertan. Hondakinak edukiontzi marroira plastikozko poltsa batean garraiatzea izango da beste aukera bat. Hondakinak ontzian hustu ondoren, poltsa edukiontzi horira bota beharko dute herritarrek. Bestalde, orain arte bezala, poltsa konpostagarriak erabili ahalko dituzte, eta hondakinekin batera edukiontzira bota. Horiek, ordea, erosi egin beharko dituzte; bi euro balioko du 50 poltsako sortak. Poltsa horiek, gainera, konpostagarriak izateaz gain beste baldintza batzuk bete beharko dituzte. «Ezingo dira edozein motatako poltsa konpostagarriak erabili. Merkatariei jakinaraziko dizkiegu poltsok bete behar dituzten baldintzak, herritarrek poltsa egokiak eros ditzaten», nabarmendu du Guruzetak. Jakinarazi duenez, oraindik ez dute [...]

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzeta , bosgarren edukiontziaren aldaketak azaltzen (Amaia Ventas/Hitza)

Urola Kostako Udal Elkarteak poltsa konpostagarririk ez banatzea erabaki du. Mankomunitateko lehendakari Amaia Guruzetak jakinarazi du poltsak doan banatzeak, gaurko erabiltzaileen kopurua aintzat hartuta, 168.000 euro inguruko kostua ekarriko liokeela erankundeari 2013an. Krisi ekonomikoaren ondorioz eta udalek eta udal elkarteak izandako murrizkeak kontuan hartuta, mankomunitateak bosgarren edukiontziaren sisteman aldaketak egitea erabaki du. Ildo horretatik, urtarrilaren 1etik aurrera ez ditu poltsok banatuko.

Ondorioz, herritarrek hiru aukera izango dituzte hondakin organikoak dagokion edukiontzian husteko. Batetik, hondakinak zulorik gabeko ontzietan garraiatu eta edukiontzi marroira bota ahalko dituzte, zuzenean. Horretarako, udal elkarteak edukiontzi berriak banatuko dizkiete eskualdeko herritarrei, herriz herri. Ontziok eskuratu ahal izateko, herritarrek ontzi zuloduna itzuli beharko dio mankomunitateari banaketa egunean bertan.

Hondakinak edukiontzi marroira plastikozko poltsa batean garraiatzea izango da beste aukera bat. Hondakinak ontzian hustu ondoren, poltsa edukiontzi horira bota beharko dute herritarrek.

Bestalde, orain arte bezala, poltsa konpostagarriak erabili ahalko dituzte, eta hondakinekin batera edukiontzira bota. Horiek, ordea, erosi egin beharko dituzte; bi euro balioko du 50 poltsako sortak. Poltsa horiek, gainera, konpostagarriak izateaz gain beste baldintza batzuk bete beharko dituzte. «Ezingo dira edozein motatako poltsa konpostagarriak erabili. Merkatariei jakinaraziko dizkiegu poltsok bete behar dituzten baldintzak, herritarrek poltsa egokiak eros ditzaten», nabarmendu du Guruzetak. Jakinarazi duenez, oraindik ez dute zehaztu zein saltokitan salduko dituzten.

2008tik abian
Urola Kostako Udal Elkarteak 2008an jarri zuen abian bosgarren edukiontzia Zarautzen eta Zumaian, etxeko hondakin organikoak bereizita jasotzeko. 2010eko ekainetik eskualdeko bost herritan jasotzen dira hondakin organikoak ontzi marroiaren bidez.

Guztira 142 edukiontzi daude erabilgarri eskualdean: Aian zazpi, Getarian hamar, Orion hamabost, Zarautzen 78, eta Zumaian 32. Eskualdeko 10.531 familiak dute ontzia erabiltzeko giltza. Ondorioz, 621.527 kilo hondakin organiko jaso zituzten 2011ean; 2012an, berriz, bikoiztu egin da kopuru hori. Aurten, urtarriletik urrira bitartean 1.230.340 kilo hondakin jaso dituzte.

Parte hartzen duten familiek ontzi txiki bat, giltza eta poltsa konpostagarriak jaso dituzte orain arte, doan. Udal Elkarteak eta udalek «ahalegin handia» egin dute orain arte zerbitzua abian jarri eta sendotzeko. Adibide gisa, 2012an doan banatutako poltsa konpostagarrien kostua 70.000 euro ingurukoa izango da.

 

Ontzi zulodunen banaketa

Aia
-Abenduaren 13a, bihar. Kultur etxean,16:30ak eta 19:00ak bitartean.

Getaria
-Abenduaren 17a, astelehena. Alondegian,17:00ak eta 19:00ak bitartean.

Orio
-Abenduaren 13a, bihar. Udaletxe atarian, 10:00etatik 12:00etara, eta 16:30ak eta 18:30ak bitartean.

Zarautz
-Abenduaren 15a, larunbata. Udaletxe zaharreko atarian, 10:30ak eta 13:30ak artean.
-Abenduaren 17a, astelehena. Maxi Eroski saltoki handiaren atarian, esne makinaren alboan, 16:30ak eta 19:30ak artean.

Zumaia
-Abenduaren 18a, asteartea. Beheko plazan, 16:30ak eta 18:30ak bitartean .
-Abenduaren 20, osteguna. Amaiako plazan, 11:00ak eta 13:00ak bitartean .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide