Film handiak, pantaila handian

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 12a

Egitaraua Zine modelon -Abenduak 14a, ostirala. Stanley Kubrick zuzendariaren La naranja mecanica. -Urtarrilaren 18a, ostirala. Sam Peckinpah zuzendariaren Pat Garrett & Billy the Kid. -Otsailaren 15a, ostirala. Federico Fellini zuzendariaren Amarcord. -Martxoaren 15a, ostirala. Lucino Visconti zuzendariaren Muerte en Venecia. -Apirilaren 19a, ostirala. Terrence Malick zuzendariaren Dias del cielo. -Maiatzaren 17a, ostirala. François Truffaut zuzendariaren La noche americana. -Uztailaren 19a, ostirala. Ingmar Bergman zuzendariaren Gritos y susurros. -Irailaren 13a, ostirala. Martin Scorsese zuzendariaren Taxi driver. -Urriaren 18a, ostirala. Michael Cimino zuzendariaren El cazador. -Azaroaren 15a, ostirala. Francis Ford Coppola zuzendariaren Apocalypse now. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrera: 5 euro. I love Rock elkarteak Zine Modelon ekimena antolatu du. Horren helburua XX. mendeko azken hiru hamarkadetako film onenak herritarrei eskaintzea da, pantaila handian eta jatorrizko bertsioan. Hasteko, 70. hamarkadako hamar lan erakutsiko dituzte, ostiralean hasi eta 2013ko azaroa bitartean. Ildo horretatik, hilero film bat izango da ikusgai Modelo aretoan. «Modelo zinema areto zaharrean ekimen berriak eskaintzeko aukera eman denez, I love Rock elkarteko kideok gure ekarpena egin nahi izan dugu areto historiko hori mantendu, eta, aldi berean, eduki interesgarriak eskaintzeko Zarauzko kultur egitarauari», adierazi dute elkarteko kideek. Izan ere, I love Rockeko kideek beti egin dute Modelo aretoaren aldeko «apustua». [...]

Stanley Kubrick zuzendariaren La naranja mecanica filmak zabalduko du Zine Modelon zikloa, ostiralean

Egitaraua
Zine modelon
-Abenduak 14a, ostirala. Stanley Kubrick zuzendariaren La naranja mecanica.
-Urtarrilaren 18a, ostirala. Sam Peckinpah zuzendariaren Pat Garrett & Billy the Kid.
-Otsailaren 15a, ostirala. Federico Fellini zuzendariaren Amarcord.
-Martxoaren 15a, ostirala. Lucino Visconti zuzendariaren Muerte en Venecia.
-Apirilaren 19a, ostirala. Terrence Malick zuzendariaren Dias del cielo.
-Maiatzaren 17a, ostirala. François Truffaut zuzendariaren La noche americana.
-Uztailaren 19a, ostirala. Ingmar Bergman zuzendariaren Gritos y susurros.
-Irailaren 13a, ostirala. Martin Scorsese zuzendariaren Taxi driver.
-Urriaren 18a, ostirala. Michael Cimino zuzendariaren El cazador.
-Azaroaren 15a, ostirala. Francis Ford Coppola zuzendariaren Apocalypse now.
Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrera: 5 euro.

I love Rock elkarteak Zine Modelon ekimena antolatu du. Horren helburua XX. mendeko azken hiru hamarkadetako film onenak herritarrei eskaintzea da, pantaila handian eta jatorrizko bertsioan. Hasteko, 70. hamarkadako hamar lan erakutsiko dituzte, ostiralean hasi eta 2013ko azaroa bitartean. Ildo horretatik, hilero film bat izango da ikusgai Modelo aretoan. «Modelo zinema areto zaharrean ekimen berriak eskaintzeko aukera eman denez, I love Rock elkarteko kideok gure ekarpena egin nahi izan dugu areto historiko hori mantendu, eta, aldi berean, eduki interesgarriak eskaintzeko Zarauzko kultur egitarauari», adierazi dute elkarteko kideek.

Izan ere, I love Rockeko kideek beti egin dute Modelo aretoaren aldeko «apustua». «I Love Rockek beti sinistu du Modelorengan, eta, horregatik, hainbat ekimen antolatuz zinema zaharra aldarrikatzen du». Ekimen horien bitartez, Modelok areto gisa eskaintzen aukera erakusten duela uste du I Love Rock elkarteak.

Film handiak, pantaila handian
Stanley Kubrick zuzendariren La naranja mecanica filmak zabalduko du zinema ziklo berria. Anthony Burgessek 1962an kaleratutako A clockwork orange liburuan oinarrituta dago, eta Alexen istoria du hizpide. Alexek (Malcolm McDowell) Ludwig van Beethoven eta musika klasikoa du gustuko, baita indarkeriarik bortitzena ere. Talde basati bateko kidea da, edonoren aurka amorru irrazionalez ekitea beste dibertsiorik ezagutzen ez duen talde batekoa, hain zuzen ere. Poliziak atxilotzen duenean, Ludoviko terapia egingo dio inguratzen duen guztia suntsitzeko duen nahi geldiezina sendatzeko. «Irudi ahaztezinez, musika lazgarriaz eta elkarrizketa erakargarriez» osatutako lana dela diote I love Rockekoek. Ostiralean izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera. Sarrera bakoitzak bost euro balioko du.

La naranja mecanica filmaz gain, 70. hamarkadako «itzal handiko» lanak emango dituzte datozen hilabetetan, Modelon. «Gure asmoa ez da film berriak deskubritzea, ezta ahaztutako harribitxiak berreskuratzea ere», nabarmendu du elkarteko kide Javi Ibargurenek. «Eskainiko ditugun filmak oso ezagunak dira zinemazale gehienentzat. Askok ikusita dituzte. Gutxik ikusiko zituzten, ordea, zineman». Ikusleei «azken urteetako film handiak» pantaila handian ikusteko aukera emango diete, hala. Gehienak, gainera, bertsio originalean ikusi ahalko dira, azpitituluekin.

Lan horiek aukeratzeko kontuan izan duten irizpidea argia da: «Filmei erreparatu baino, zuzendariak izan ditugu kontuan. Ondorengo zineman eragina izan duten zuzendariak aukeratu genituen lehenbizi. Estetika eta teknika oso bereziak erabiltzen zituzten zuzendariak hautatu ditugu, hala». Behin hori eginda, zuzendarion film esanguratsuenen bila hasi ziren. «Puntu horretan oztopo asko izan dugu, egun ez baita erraza film horiek 35 milimetroko formatuan lortzea».

Besteak beste, Francis Ford Coppolaren Apocalipse now, Michael Ciminoren El cazador, Federico Felliniren Amarcord eta Martin Scorseseren Taxi driver famatuak emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide