Agirok eta Ekain guraso elkarteak mendi irteera antolatu dute

Zestoako Hitza 2012ko abe. 11a, 18:44

Agiro Mendi Taldeak eta Ekain Guraso Elkarteak elkarlanean egun osoko mendi irteera antolatu dute iganderako (abenduaren 16rako). Familientzako irteera da oraingo hau, “bi elkarteok amankomunean baditugu helburu batzuk, eta hoiek sustatzeko guras...

Agiro Mendi Taldeak eta Ekain Guraso Elkarteak elkarlanean egun osoko mendi irteera antolatu dute iganderako (abenduaren 16rako). Familientzako irteera da oraingo hau, “bi elkarteok amankomunean baditugu helburu batzuk, eta hoiek sustatzeko gurasoek seme-alabekin batera egiteko irteera antolatu dugu”, diote. Igandean 09:30ean irtengo dute Gurutzetik eta sei kilometrotako ibilbidea egingo dute: Zestoa-Errota-Iruitta-Agitta- Sastarrain. Sastarrain Baserri Eskolan bazkaria egingo dute eta arratsaldean bertako hezitzaileekin tailer didaktiko batean parte hartzeko aukera dute haurrek. Ondoren, Zestoara oinez joango dira denak. Sastarraineko bazkaria helduek 12 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 6 euro. Bazkaltzeko edota tailerrean parte hartzeko ostegunerako (abenduak 13) 665-756778 telefono zenbakira deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide