Sahararen aldeko ekitaldiak antolatu dituzte egunotan

Nerea Uranga 2012ko abenduaren 12a

Khamar taldeak Azpeitian Sahararen Aldeko Astea antolatu du, «Saharar herriari elkartasuna adierazteko». Herenegun hasi eta asteburura bitartean izango dira ekitaldiak. Urtero bezala, besteak beste, Tinduffeko errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko janaria bilduko dute. Astean zehar herriko ikastetxeetan argazki erakusketa eta janaria biltzeko gunean jarriko dituzte. Horrez gain, Sanagustin kulturgunean Khamar elkarteak dituen proiektuei buruzko informazio panelak egongo dira erakusgai. Ostiralerako, berriz, Kultur Mahaiarekin elkarlanean eta III. Kulturaldiaren baitan, saharar afari musikatua antolatu dute, Sanagustin kulturgunean. 21:00etan izango da afaria eta 22:00etan Najat eta bere taldearen kantaldia. 10 euro kostatutako da afarirako txartela. Larunbatean, berriz, BM eta Eroski saltokietan janaria biltzeko guneak jarriko dituzte, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Arratsaldean, berriz, haurrentzako antzerkia izango da Txiki Biran ekimenarekin bat eginda. 17:00etan hasiko da antzerki emanaldia, Txiki Txoko ludotekan. Ikuskizuna 4 urtetik 12 urtera artekoentzako dela azaldu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide