Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak antolatuta, Andoni Amonarrizek atez ateko sistemaren inguruko hitzaldia emango du bihar. Hernaniko esperientzia izango du hizpide, eta hondakinak biltzeko sistema horren kostua, ordutegia eta bestelako auziez ariko da. Horrez gain, edukiontzi berdeaz ere ariko dira, kudeaketa nola hobetu eta birziklapena nola bultzatu azalduz, besteak beste. 20:00etan izango da saioa, Antoniano aretoan.
