Maria Jesus Garmendia hil da, urteetan Azpeitiko kabalgata antolatzen jardundakoa

Nerea Uranga 2012ko abe. 11a, 12:18

Maria Jesus Garmendia Agirrezabalaga zendu zen atzo, gaixotasun baten ondorioz, 64 urterekin; Azpeitiko Xamartin familiakoa. Urteetan, Azpeitiko Erregeen kabalgata antolatzeko lanean ibili zen Garmendia, Itziar Oiarzabalekin batera. Errege bezperako festa antolatzen egindako lan hori eskertuz, aurten San Sebastian Egunean, haurren danborradaren garaian, Azpeitiko Udalaren omenaldia jaso zuten biek. EAko zinegotzi ere izan zen Azpeitiko Udalean, eta 2009an alderdia utzi zuen beste hainbat afiliaturekin batera. Gaur da bere aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, Azpeitiko parrokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide