[caption id="attachment_52953" align="aligncenter" width="300" caption="Guascorreko langileak enpresa atarian lanuztea egiten. (Egilea: Aiora Larrañaga)"]

[/caption]
Oikiako Guascor enpresako langileek eguneko lanaldian bi orduko lanuztea egingo dute gaurtik aurrera. Datorren urteko aurreikuspenetan ekoizpena jaitsi egingo dela arrazoitu du enpresak eta horren aurrean 18 langile kaleratu nahi dituzte. Langileak ez daude asmo horrekin ados eta gaur 11:30ean 80 langile inguru euren lanpostua utzi eta enpresaren atarira atera dira, erabaki horren aurrean euren desadostasuna erakusteko. Arratsaldeko txandakoek ere ordubeteko lanuztea egingo dute 16:00etatik aurrera.
Enpresak galerarik ez duela azaldu dute langileen ordezkariek eta langileak kaleratu aurretik beste neurri batzuk negoziatzeko prest daudela. Gaur bertan enpresako zuzendaritza langileen ordezkariekin harremanetan jarri da eta arratsaldean egingo dute egoera negoziatzeko lehen bilera.