Zarauzko sortzaileek lanak jarri dituzte zubian Merkatu Plazan. Aurten herriko hainbat artistak eta artisauk Nahia elkartea sortu dute, eta horiek antolatu dute azoka, Zarauzko Udaleko Kultura Sailarekin eta beste hainbat elkarterekin batera.

Atzo amaitu zen erakusketa, baina ekitaldi gehiago ere egitekoak dira. Merkatua apaintzeko tailerra ere egingo dute abenduaren 15ean, leku berean, esaterako.

Egun horretan artisauek zarauztarrei lagunduko diete erabilitako materialarekin apaingarriak sortzen, gerora aipatu azoka apaintzeko. «Nahiak sortu orduko hartu duen lana eta konpromisoa eskertu nahi dugu Zarauzko Udaletik», nabarmendu du Gari Berasaluze Kultura zinegotziak.