Urtean urtean eskaintza osatuagoa du Erdi Aroko Azokak. Abenduko zubian Zarautz erdigunean giroa jartzen dute saltzaileek, eta artisau gaiak erosten ez dutenek ikusmiran jarduten dute postuetan.
Askotariko janariak dastatzeko aukera ere izaten da, eta baita haurrentzako bereziki prestatutako ekitaldiak ere. Asto karabanak eta zaldiko maldikoak izaten dute arrakasta handiena.